XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batez ere Hegoaldean oso zabaldua dago aspalditik egon aditza.

Oraingoz ez da inolako araurik eman horretaz; aztertuko da gaia.

b) Dut/daukat. Diferentzia.

ez daukagu sartzerik: ez duzu sartzerik. Biak?

sinetsia dut: sinetsita daukat. Biak?

oso garbi dut: oso garbi daukat. Biak?

zerbait egin beharra nuen/neukan. Biak?

Bai, besterik erabakitzen ez den bitartean bi formak ematen dira zuzentzat.

c) Joan berri naiz / joan berri dut.

Jende askoren zalantza izaten da, eta zerbait erabaki behar litzateke.

Joan berri naiz, zalantzarik gabe.

Berri ezartzeak ez du aditz laguntzailea aldarazten.

d) Gose izan, goseak egon... gosea eduki.

Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zuen esaterik bai? (OEHn badaude gosea izan / eduki modukoak).

e) Inpertsonalaren erabilera orainarteko ohituren kontrakoa: esaten da, ikusten da...

Irauli: hiztegietan du, baina txalupa irauli egin zen.

Du motako aditz askok onartzen dute da laguntzailea, subjektu jakinik adierazten ez denean, hau da, inpertsonala adierazteko.

f) Ahal eta ezin erabilera zuzena zein da:

etortzen ahal naiz, etorri ahal naiz, etorri ahal liteke

jokatu ahal dut = jokatzen ahal dut.

Ahal biak ontzat ote?

joan ahal naiz - ez dut joaten ahal, ezin dut joan / ezin eraman dezaket

ezin naiz joan / ezin dut joan?

Ezin-ek beti laguntzaile trantsitiboa eskatzen al du?

Ezin-ek eta ahal-ek ez dute laguntzailea aldatzen: ezin naiz etorri; ez naiz joaten ahal.

Ba ote dago ñabardurarik egin dezake eta egin-egiten ahal du-ren artean?

Edo berdin-berdin erabil ditzakegu?

Gainerako galderak aztertuko ditugu.

g) Oso aditzondo gisa: zalantzarik ez maite izan, atsegin izan moduko aditzekin; baina asko gustatu zitzaidan.

Orduan, asko / oso beldurtu?, asko / oso haserretu?

Teorian oso behar litzateke horrelakoetan.

Horrela erabiltzen al da?

Gainera, hain / hainbeste arazoa ere horrekin lotuta dago: hain maite nuen? Ez dakit zergatik beldurtu zaren hainbeste?